Gizartea -

Eguraldia

Zeru lainotua eta euria Behobia-Donostia lasterketaren egunean

Euskalmeten iragarpenen arabera, euri txikia izango da goizaldean, eta eguerdira aldera zaparrada mardulagoak espero dira. Tenperatura 12 eta 14 ºC artean ibiliko da lasterketak iraun bitartean; maximoak 15ºC-koak izango dira; minimoak, 10ekoak.

2019ko Behobia-Donostia. Argazkia: EFE
2019ko Behobia-Donostia.
2019ko Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren igandean, azaroaren 14an, Behobia-Donostia lasterketa egingo da. Zeru lainotua espero da egunean zehar, Euskalmeten iragarpenen arabera. Euri txikia egingo du goizaldean, eta, eguerdira aldea, zaparrada mardulagoak espero dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du (20-25 km/h), intentsitate apur bat gehiago goiz amaiera aldera. Tenperatura 12 eta 14 ºC artean ibiliko da lasterketak iraun bitartean; maximoak 15ºC-koak izango dira; minimoak, 10ekoak. Giroko hezetasuna % 90ekoa izango da egunean zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atletismoa Behobia zuzenean gaur Kirolak Donostia albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Irun bideoak Albisteak