Gizartea -
trafikoa
N-121-A errepidea lau astez egongo da itxita, gaurtik aurrera, Irunen lanak egiteko
Errepidea itxita egongo da Irungo errepideko 69,7 eta 73,4 kilometro-puntuen artean. Zirkulazioa Endarlatsako errepide zaharretik bideratuko dute.
agentziak | eitb media
Behobia eta Iruñea lotzen dituen N-121-A errepidea itxi egin dute gaur, lau asterako, obrak direla medio. Irungo errepideko 69,7 eta 73,4 kilometro-puntuen artean moztu dute, eta trafikoa Endarlatsako errepide zaharretik bideratuko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, inausketa ezponda bat egonkortzeko lanek (bideko 73,6 kilometroan) eta bazterbide bat eraikitzeko lanek (70,3 kilometroan) eragin dituzte itxierak.
Egonkortze-lanak egiteko, 12 laneguneko epea dago aurreikusita, gaur hasi eta azaroaren 30eko 20:00ak arte. Bazterbidea egiteko, berriz, lau aste beharko dituzte, aurreikuspenen arabera.