Gizartea -

Oposizioak

6.000 hautagai baino gehiago, Hezkuntzako 531 lanposturentzat

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketek ez dute deialdian eraginik izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6.000 hautagai baino gehiagok izena eman dute Hezkuntza Sailak deitutako oposizioetara aurkezteko. Guztira, 531 plaza daude. Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketek ez dute deialdian eraginik izango, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Marisol Esteban Administrazio eta Hezkuntza zerbitzuko sailburordea Jose Ignacio Wertek zuzentzen duen Ministerioko ordezkariekin bildu da gaur Madrilen.

Hezkuntza Sailak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, Ministerioko teknikoek ez diote eragozpenik ipini deialdiari; hala ere, Gobernuak apirilaren 15era arte dauka errekurtsoa aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, deialdia legezkoa da, abenduaren 19an onartu baitzen, eta hilaren 31n argitaratu zen EAEko Aldizkari Ofizialean. Espainiako Gobernuaren murrizketa, ordea, 2012ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean.

Gaur eguerdira arte 6.050 pertsonek izena eman dute deialdian parte hartzeko. Azterketa ekainaren azken astean izango da. Baliteke egunean zehar pertsona gehiagok izena ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea