Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume nagusiek jasaten duten indarkeria ikusezinaren gainean jarri du fokua Emakundek

Urteetan indarkeria pairatu duten emakume nagusien testigantzak bildu dituzte bideo batean, eta normaltzat jo diren jarrera matxistak detektatzeko adi egoteko deia egin diote gizarteari.

Emakume bat indarkeria matxista salatzeko mobilizazio batean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat indarkeria matxista salatzeko mobilizazio batean. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko emakumeek pairatzen duten indarkeria izango da Emakunderen kanpainaren ardatza azaroaren 25ean

1:19

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, Emakundek kanpaina bat jarri du martxan, oraingoan emakume nagusiek jasaten duten indarkeria ezkutuaren gainean fokua jarrita.  

Hainbat urtez indarkeria matxista jasan duten 55 eta 79 urte arteko emakumeen testigantzak bildu dituzte bideo batean.

Halaber, 'Eta zuk, ikusten ahal duzu? Adi dagoen gizarte batek bakarrik antzeman dezake indarkeriari ezkutuena' goiburupean, gizarteari adi egiteko eskatzen zaio, normaltzat ematen diren eguneroko jarrera matxista horiek detektatu ahal izateko.

Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuaren esanetan, jarrera matxista asko "hainbeste normalizatu direnez, biktimek eurek ere ez dute indarkeriatzat hartzen".

"Emakumeen aurkako indarkeria urte askotan ezkutatu da normaltasunaren mantaren azpian eta normaltzat jo da emakume batek bere senarrari baimena eskatu behar izatea atzerrira joateko, lan egiteko edo kontu korronte bat irekitzeko", esan du.

Gauzak horrela, erakunde publikoek indarkeria hori azaleratzeko neurriak hartzen eta biktimei laguntza eskaintzen jarraituko dutela agindu du.

Bestalde, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, bere aldetik, esker ona adierazi die kanpaina honetan parte hartu duten emakumeei, "balio handiko testigantzak" izan direlako eta gertatu zaiena kontatzea haientzat "ez delako erraza izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Adinekoak