Gizartea -

Koronabirusa

Kontsulta ezazu hemen zein euskal udalerritan aplikatuko diren prebentzio neurri berriak

Asteazken honetan, azaroak 17, indarrean jarriko diren neurri berrien helburua da udal-agintariek azter dezatela prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak eten edo atzeratzea, bai eta neurriak har daitezkeen ekitaldietan horiek indartzea ere.

Jendea paseoan. EFE
Jendea paseoan.
Jendea paseoan. EFE

N. B. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan iragarri ditu koronabirusaren hedapena prebenitzeko neurri berriak, 100 udalerritan pertsonen pilaketak saihestea helburu dutenak.

Asteazken honetan, azaroak 17, indarrean jarriko diren neurri berrien helburua da udal-agintariek azter dezatela prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak eten edo atzeratzea, bai eta neurriak har daitezkeen ekitaldietan horiek indartzea ere.

Bestalde, kutsatzeko arriskuan dauden udalerrien kontrol zorrotzagoa egiteko, Osasun Sailak pandemiaren bilakaerari buruzko buletin epidemiologikoa astean bitan bidaltzea erabaki du, astelehenetan eta ostegunetan, astean behin izan beharrean, "udalerrien egoera ezagutzeko, udalen lana errazteko eta herritarrak pandemiaren bilakaeran duten inplikazioaz kontzientziatzeko", Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez.

Hauek dira neurri berriak ezarriko diren 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Araba: Agurain

Bizkaia: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Bermeo, Durango, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Lekeitio, Trapagaran eta Zalla.

Gipuzkoa: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz y Zumarraga.

Hauek dira neurri berriak ezarriko diren 5.000 biztanletik beherako udalerriak:

Araba: Bernedo, Kanpezu, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Kuartango, Lapuebla de Labarca eta Samaniego.

Bizkaia: Artea, Atxondo, Barrika, Berriatua, Berriz, Etxebarria, Forua, Gatika, Gautegiz Arteaga, Iurreta, Izurtza, Larrabetzu, Lemoiz, Loiu, Mallabia, Mendata, Otxandio, Plentzia, Sondika eta Zeberio.

Gipuzkoa: Abaltzisketa, Aia, Aizarnazabal, Alegia, Albiztur, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Ataun, Beizama, Belauntza, Berastegi, Elduain, Elgeta, Ezkio-Itsaso, Gaztelu, Getaria, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Legorreta, Lizartza, Mendaro, Olaberria, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Zegama, Zestoa y Zizurkil.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Txertoak Donostia Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Maskarak Osasun-larrialdi egoera amaitu da