Itxi

2021/11/16

21:22

Gizartea

Azaroak 27

Fair Saturday presentziala bueltan da, 300 kultura ekitaldi baino gehiagorekin

Agentziak | EiTB Media

Azaroko azken asteburuan 300 kultura ekitaldi inguru izango dira Bilbon eta Bizkaian, baita nazioarteko beste hiri batzuetan ere. Era berean, Fair Saturday ospatuko da Errioxan, Huelvan, Lisboan eta Eskozia osoan.

  • Fair Saturday 2018. Argazkia: Fair Saturday fundazioa

    Fair Saturday 2018. Argazkia: Fair Saturday fundazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Fair Saturday, kultura mugimendua, modu presentzialean ospatuko da berriro azaroaren 27an, larunbata, Black Fridayren biharamunean. Iaz pandemiaren eraginez online egin behar izan zuten. Horrela, azaroko azken asteburuan 300 kultura ekitaldi inguru izango dira Bilbon eta Bizkaian, baita nazioarteko beste hiri batzuetan ere.

Fair Saturday fundazioak ohar batean azaldu duenez, "noraez kontsumista eta materialista zentzugabearen aurkako antidotorik eraginkorrenetako bat kultura da, hain zuzen ere; hezkuntzari eta kulturari zenbat eta toki eta balio handiagoa eman, jokabideak eta orokorrean bizimodu arduratsuagoak eta jasangarriagoak aukeratzeko gaitasun handiagoa izango dugu".

Horregatik, 2014tik kulturaren eta enpatia sozialaren inguruko egun bat sortzeko lanean dihardu fundazioa. Jaialdiarekin bat egiten duten kultura elkarte guztiek gai sozial bat aukeratzen dute, mezua zabaltzeko eta lortutako diruaren (egotekotan) zati bat bideratzeko.

Kontzertu, erakusketa, antzerki lan, performance, poesiaz… berriro gozatzeko aukera izango da aurtengo edizioan, aldi berean proiektu sozial ezberdinak ezagutzeko eta babesteko aukerarekin.

"Noraez kontsumista eta materialista zentzugabearen aurkako antidotorik eraginkorrenetako bat kultura da"

"Metro Akustikoaren" lehenengo edizioa izango da berritasunetako bat. Artista ezberdinek kontzertu akustikoak eskainiko dituzte Bilboko metroaren geltokietan; eta ETS edo Mäbu bezalako artista ezagunen hitzaldiak. Mundu artistikoaren inguruko gogoetak gazteekin partekatuko dituzte. Era berean, abesbatzek kontzertuak eskainiko dituzte.

Nazioartean, nahiz eta pandemiak oztopoak jarri, Fair Saturday modu ofizialean ospatuko da Huelvan, Lisboan eta Eskozia osoan, St.Andrew's egun nazionaleko programaren baitan, 2018az geroztik egin bezala.

Aurreneko aldiz, Estatuko erkidego batek bat egingo du, Errioxak, hain zuzen ere. 30 ekitaldi hartuko ditu, gehienak Logroñon.

Nazioarteko ezegonkortasunaren eta toki zehatzetan indarrean dauden neurri murriztaile batzuen ondorioz, hiri batzuek Fair Saturday 2022ra atzeratu dute.

Egitarau osoa festival.fairsaturday.org eskuragarri dago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;