Gizartea -

Elikagaien bankuak

Abian da Elikagaien Bilketa Handia Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan

Bilketa azaroaren 25era arte egingo dute, eta aurten ere ez da presentziala izango; elikagaien bankuek donazioak egiteko eskatu dute, elikagai-bonuen zein ekarpen ekonomikoen bidez.

Bizkaiko Elikagaien Bankua. Argazkia: EFE
Bizkaiko Elikagaien Bankua.
Elikagaien bilketa kanpaina martxan izango da gaurtik azaroaren 25era arte

1:17

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek gaur ekin diote aurtengo "Elikagaien Bilketa Handia" kanpainari, eta hilaren 25era arte iraungo du kanpainak. Pandemiaren eraginez, aurtengoa ere ez da presentziala izango; donazioak elikagai-bonuen bidezkoak izango dira supermerkatuetan, edo ekarpen ekonomikoak egin daitezke "Elikagaien Bilketa Handia"ren webgunean.

Kanpainan bildutako diru guztia elikagai banku bakoitzak behar dituen elikagaiak eta produktuak erosteko erabiliko da.

Araba

Arabako Elikagaien Bankuak elikagai-bonuak eta ekarpen ekonomikoak lehenetsi ditu aurtengo kanpainarako. Saltoki guztietan lortutako bonuak ez zaizkio zuzenean bankuari eskudirutan itzuliko; beharrizanen arabera, urtean zehar produktu edo elikagaiak hornitzeko erabiliko dira.

Elikagai bankuaren webgunean ere egin ahalko dira diru-ekarpenak, baita banku-transferentzia (Kutxabank, Laboral edo La Caixa) edo Bizum (00025 kodearekin) bidez ere.

Bizkaia

Bizkaiko Elikagaien Bankuak ere dohaintza ez presentzialen bidezko kanpaina egingo du. Elikagai-bonuak eskuragarri daude jada supermerkatuetan, eta ekarpen ekonomikoak ere egin daitezke, bankuaren kontu korrontean zuzenean sartuta, zein Bizum (38037 kodearekin) eta PayPal bidez eginda.

Gipuzkoa

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak ere azaroaren 25era arte egingo du Bilketa Handia. Elikagai-bonuak supermerkatuetan daude eskuragarri, eta banku-transferentzia (Kutxabank eta Laboral Kutxa) eta Bizum (03980 kodearekin) bidez ere lagun daiteke.

Nafarroa

Elikagai-bonuak supermerkatuetan daude eskuragarri, eta Nafarroako Elikagaien Bankuko webgunean ere egin ahal dira ekarpenak, transferentzia edo Bizum bidez, 00262 kodearekin.

Gainera, asteburuan zehar boluntarioak egongo dira supermerkatuetan eta saltoki handietan herritarrei nola lagundu ahal duten azaltzeko.

Gutxienez 600.000 euro lortzea da aurtengo kanpainaren helburua. Pandemiaren krisiagatik hilero 25.000 erabiltzaileri lagundu die elikagaien bankuak, eta beharrezkoa dute herritarren laguntza lanean jarraitu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nutrizioa Koronabirus-agerraldiak Supermerkatuak gaur