Gizartea -

Nafarroa

Lau persona intoxikatu dira Beriaingo etxebizitza batean, karbono monoxidoa arnastuta

Horietatik hiru Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Dirudienez, etxearen sotoan dagoen ekipo elektrogeno batetik etorri da gas-isuria.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona karbono monoxidoaz intoxikatu dira Beriaingo etxebizitza batean, eta horietatik hiru Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte, Nafarroako Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Larunbat honetako 23:27ean SOS Nafarroako telefonoan dei bat jaso dute, abisatuz Beriaingo Iparberoki kaleko 26. zenbakian kokatutako etxebizitza batean zeuden bizilagunek zorabioa sentitzen zutela, eta horietako batek konortea ere galduta zeukala.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira, eta karbono monoxidoaren mailak altuak zirela egiaztatu dute. Ondorioz, etxeko gelak aireztatu dituzte, eta hiru bizilagun anbulantziaz eraman ospitalera (48 urteko gizonezko bat, eta 15 eta 17 urteko gazte bi). Gainera, emakumezko bat lekuan bertan artatu dute.

Nafarroako Foru Gobernuak dioenez, etxearen sotoan dagoen ekipo elektrogeno batetik etorri omen da gas-isuria. Foruzaingoak ikerketa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak