Gizartea -
Mahai-ingurua Alacanten
Osasuna pribatizatzea 'ez da bidea', Bengoaren ustez
Gaixo kronikoen kopuruak gora egin duela-eta, sailburuak esan du erakundeek ezin diotela "gaur egungo asistentzia-ereduari" luzaroan eutsi.
Erredakzioa
Azken ikerketen arabera, osasun zerbitzuak pribatizatzea "bide okerra" dela diotela esan du Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo salburuak. Horren ordez, sektore publikoaren alde egin behar da, Bengoaren hitzetan, "sektore hori indartsu izaten jarraitzeko".
Jaurlaritzako sailburuak Alacanten esan dite hitzok, Paziente Kronikoaren Atentziorako IV. Kongresu Nazionaleko mahai-inguruan parte hartu aurretik. Mahai-inguru horretan izan diea Luis Rosado Valentziako Osasin sailburua, eta Boi Ruiz i Garcia, Kataluniakoa.
Kronikoen atentzioa
Osasun kongresu horretan paziente kronikoen atentzioaren kalitatea hobetzeko "adibide garbiak" daudela azaldu du Bengoak, "eredu jasangarri baten baitan".
Azken gai horren inguruan eta paziente kronikoen kopuruak gora egin duela-eta, sailburuak esan du erakundeek ezin diotela "gaur egungo asistentzia-ereduari luzaroan eutsi nahiz eta orain arte arrakasta handia izan".