Gizartea -
LOTERIA
Bonoloto zozketak ia 2 milioi euro utzi ditu Arrasaten
Zarugalde kaleko Nebraska tabernan zigilatu zuten txartel irabazlea, duela 6 urte beste asmatzaile batek Primitivan 2,2 milioi irabazi zituen leku berean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Badirudi arrasatearrek zorte berezia dutela loteriarekin azken urteotan. Bonolotoko azken zozketak ia bi milioi euro utzi ditu bertan, Nebraska tabernan zigilatutako txartel bai esker, eta hain zuzen ere, taberna horretan bertan saldu zuten 20215ean beste 2,2 milioi euro utzi zituen Primitivako txartel bat. Gogoan izan behar da, gainera, 2020ko abenduan ia 600.000 euroko saria jaso zuela norbaitek Arrasateko 2. Loteria Administrazioan zigilatutako Bonoloto txartel bati esker eta Administrazio horrek berak Gabonetako Loteriaren sari potoloaren 180 milioi euro banatu zituela 2013an, Fagor Etxetresnen itxiera traumatikoa gertatu eta hilabetera.
Zarugalde kaleko 35. zenbakian dagoen Nebraska tabernako arduradunetako batek azaldu duenez, ez dakite nor izan daitekeen irabazlea baina oso pozik daude horrelako sari handia banatu dutelako, bigarrenez.
2015eko urriaren 3an pertsona batek 2.243.955 euro irabazi zituen Primitivan sei zenbaki asmatuta, eta larunbat honetako Bonolotoaren zozketako irabazleak 1.994.595 euro irabazi ditu lehen mailako txartel batekin.