Gizartea -

Nafarroa

Hilik aurkitu dute ostegunaz geroztik Lantzen desagertuta zegoen 84 urteko emakumea

Hala baieztatu dute Foruzaingoko iturriek. Paseo bat ematera irten zen, nora joateko asmoa zuen esan gabe eta telefonorik hartu gabe.

Bilaketa taldea, Lantz inguruko mendia arakatzen. Argazkia: Foruzaingoa Twitter
Bilaketa taldea, Lantz inguruko mendia arakatzen. Argazkia: Foruzaingoa Twitter
Bilaketa taldea, Lantz inguruko mendia arakatzen. Argazkia: Foruzaingoa Twitter

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilda aurkitu dute ostegun honetatik Lantzen (Nafarroa) desagertuta zegoen 84 urteko emakumezkoa, Foruzaingoko iturriek igande honetan baieztatu dutenez. Oraindik ez dituzte jazoeraren nondik norakoak argitu.

Emakumea paseo bat ematera irten zen ostegunean, telefonorik gabe eta nora joan behar zuen esan gabe. Egun horretako 15:00etan ikusi zuten azkenekoz.

Iluntzean etxera itzultzen ez zela ikusita, haren senideek desagerpena salatu zuten.

Foruzaingoa, suhiltzaileak, senideak eta Lantzeko bizilagunak aritu dira ordutik bilaketa lanetan, Lantz inguruko mendi-bideak eta pistak arakatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak