Gizartea -

Murrizketen kontra

LAB, ELA eta STEE-EILAS, zerbitzu publikoen alde, Iruñean

Nafarroako herritarrak "UPN eta PSNren murrizketa-politiken kontra" daudela esan dute, gaur egun "kalitatezko zerbitzu publikoen beharra inoiz baino handiagoa baita".

Kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak aldarrikatu zituzte sindikatuek Iruñean. Argazkia: EITB.
Kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak aldarrikatu zituzte sindikatuek Iruñean.
Kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak aldarrikatu zituzte sindikatuek Iruñean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehundaka pertsona bildu dira LABek, ELAk eta STEE-EILASek Iruñean zerbitzu publikoen alde deitutako manifestazioan. Protestan Foru Gobernuak iragarritako murrizketen kontra eta greba orokorraren alde egin dute, greba "langileen kontra egindako erasoari eman beharreko erantzuna" delako.

Hori da, hain zuzen, manifestazioaren amaieran irakurritako komunikatuan aipatu dutena. Martxa Iruñeako hirigunetik ibili da "Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez" lelopean eta Gobernuaren politikaren kontrako oihuen artean.

Imanol Paskualek (ELA) manifestazioaren atarien kazetariei egindako deklarazioetan aditzera eman duenez, manifestazioak izan duen babesak argi uzten du nafarrak "UPN eta PSNren murrizketa-politikaren kontra daudela", gaur egun "kalitatezko zerbitzu publikoen beharra inoiz baino handiagoa baita".

Nafarren eskubideei, erasoa

Murrizketek ez dietela bakarrik "administrazio publikoko langileen eskubideei eraso egiten" ohartarazi du Isabel Artiedak (LAB), "nafarroako herritarren eskubideei ere eraso egiten diete", azaldu du. Horrez gain, "kalitatezko zerbitzu publikoen" alde ere egin du, "doakoak eta unibertsalak, herritar guztientzako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea