Gizartea -
SEXU ABUSUAK
Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote 14 urteko neskato bati sexu-erasoa egiteagatik, Gipuzkoan
Fiskalak, 10 urteko espetxe zigor eskaria egin zuen epaiketa hasieran, baina mutilak sexu-abusuak onartu eta 10.000 euro kalte ordain gisa aurreratu duenez, zigor eskaria jaistea adostu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio, 22 urte zituenean 14 urteko neska batekin sexu harreman beteak izan zituen mutil bati.
Fiskalak, 10 urteko espetxe zigor eskaria egin zuen epaiketa hasieran, baina mutilak sexu-abusuak onartu eta 10.000 euro kalte ordain gisa aurreratu duenez, zigor eskaria jaistea adostu du. Gainera bost urte zaintzapeko askatasunean egongo da neskarengana ez hurbiltzeko, eta hiru urtetan antzeko beste delituren bat eginez gero espetxean sartuko dute.
Gertakariak 2018ko abuztuaren 30ean izan ziren, auzipetua nerabearekin geratu zenean, "16 urte baino gutxiago zituela jakinda, bai itxura fisikoagatik, bai neskatoak" egun horretan bertan "jakinarazi ziolako. Ministerio Publikoaren akusazio idatziaren arabera, hala ere, helduak "sexu gosea asetzeko asmoz", "sexu-harreman osoak izan zituen" nerabearekin.
Adingabeak "erasan psikologikoa du", "abusu-egoera" baten testuinguruan, bai eta "desberdintasun-egoera batekin bateragarriak diren elementu psikosozialak" ere.