Gizartea -
Madrileko atentatuak
Maiatzak 11ko atentatuen 192 biktimei omenaldia gaur, 8. urteurrenean
2004ko martxoaren 11an lau trenetan kokatutako 11 lehergailuek eztanda egin ostean hildako 192 lagun omenduko dituzte Madrilen biktimen elkarteek eta eragile sozialek deitutako zenbait ekitaldietan.
Erredakzioa
Zortzi urte igaro dira Madrilgo atentatuak izan zirenetik eta horren harira, lau trenetan kokatutako 11 lehergailuek eztanda egin ostean hildako 192 lagun omenduko dituzte gaur biktimen elkarteek eta eragile sozialek deitutako zenbait ekitaldietan. Gaur izango diren omenaldiek bat egingo dute sindikatuek lan-erreformaren aurka deitutako manifestazioarekin.
Kointzidentzia hau egonda ere, terrorismoaren biktimen elkarte nagusiek gaurko deitutako ekitaldi gehienak mantendu dituzte. Madrilgo Udalak eta Gobernuak, berriz, astelehean egingo dute ekitaldia.
Biktimen omenez egindako lehenengo ceremonia 10:00etan izango da Atochako geltokian kokatutako oroitagarria batean, UGT, CC.OO eta Aktoreen sindikatuek deituta. Omenaldi honetan Pilar Manjon buru den M-11ko biktimen Elkarteko ordezkariak izango dira. Egun berdinerako deitutako protesta dela eta, Manjonek sindikatuei egindako kritikak deitoratu ditu.
Madrilen Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Oroimenaren Basoan gogoratuko ditu atentatuetan hildakoak. Gainera, biktimen, egiaren, memoriaren, justiziaren eta duintasunaren aldeko manifestu bat irakurriko dute.
Angeles Pedraza AVTko presidenteak salatu duenez, aurreko urteurrenekin alderatuta, mina "berdina" bada ere, biktimen omenaldien egunean "sindikatuek muturra sartu dute".
Alcala de Henaresek bi ekitaldi hartuko ditu igande honetan: bata goizean, Terrorismoagatik M-11ko Kaltedunen Elkarteak deitutakoa eta bestea arratsaldean, Terrorismoaren aurkako Ahotsak deitutakoa. Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak, berriz, astelehenean, hilak 12, gogoratuko ditu biktimak Puerta del Solen, alegia.