Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek bikotekideari eraso dio Gasteizko etxebizitza batean

Udaltzaingoak 41 urteko gizona atxilotu du hiriko etxebizitza batean bikotekideari eraso egitea egotzita, eta epailearen esku utziko dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 41 urteko gizon bat atxilotu du, hiriko etxebizitza batean bikotekideari eraso egitea egotzita.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertaera astelehenean jazo zen, Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean. Atxilotuak bere bikotekidea jo zuen eztabaidatzen ari zirenean.

Gertaera horien berri izan zutenean, agenteak bertaratu ziren eta ustezko erasotzailea eraikinaren atarian aurkitu zuten.

Berarekin, bikotekidearekin eta emakumearen oihuak entzun zituen bizilagun batekin hitz egin ondoren, gizona atxilotu zuten, eta astearte honetan eramango dute epailearen aurrera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Vitoria-Gasteizko Koadrila gaur