Gizartea -

Kantabriara bidean

4 kilometroko auto-ilarak A-8an, Bilbo parean, istripu batengatik

Kamioi baten eta auto baten talkak lau kilometroko auto-ilarak eragin ditu, A-8an, Bilbo parean.

A-8ko istripua. Argazkia: Luis Calabor
A-8ko istripua. Argazkia: Luis Calabor
A-8ko istripua. Argazkia: Luis Calabor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi baten eta auto baten talkak lau kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Istripua A-8an gertatu da, 114,5 kilometroan, Kantabriara bidean. Talkaren ondorioz, auto-gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman behar izan dute.

Herrizaingo Sailak esan duenez, 08.45ean gertatu da istripua eta ondorioz, autobideko hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte. Bi ordu beranduago, garabiek ibilgailuak eraman dituzte autobidetik eta trafikoa normaltasunera bueltatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea