Gizartea -

Ikerketa baten arabera

Herritarren % 60k bizilagunekin ika-mikaren bat du

Krisiaren eraginez bizilagunen arteko liskarrak areagotu egin dira, ikerketa batek jasotzen duenez. Kuotak ez ordaintzeak eta zaratak sortzen dituzte auzokoen arteko istilu gehienak.

Krisiak bizilagunen arteko harremana zaildu du. Argazkia: EITB
Krisiak bizilagunen arteko harremana zaildu du. Argazkia: EITB
Krisiak bizilagunen arteko harremana zaildu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hamar herritarretatik seik nozbait bizilagunekin liskarra izan du, liskar horietako askok konpondu gabe jarraitzen dute, eta % 30ek adierazi dute azken sei hilabeteetan izan dutela eztabaida.

Kuotak ez ordaintzeak eta zarata handia sortzeak eragiten ditu auzokoen arteko liskar gehienak.

CPP taldeak EAEn bizilagunen artean ohiko arazoak zeintzuk diren eta zerk eragiten dituen aztertu du galdeketa batekin eta ikerketa horretan jaso dituzten ondorioak dira horiek.

Etxebizitza motari dagokionez, beheko solairuetan eta bizilagun askoko eraikinetan sortzen dira arazo gehienak (% 100 eta % 64, hurrenez hurren), bakarkako etxebizitzetan bizi direnek ere liskarrak izan ohi dituzte, baina gutxiago (% 50).

Krisiak bizilagunen arteko harremanak zaildu ditu

Komunitateko gastuak ez ordaintzea edota zarata haundiegia sortzea izan ohi dira auzokoen arteko liskarren kausa nagusia EAEn. Erreformek eta animaliek ere bizilagunen artean eztabaida asko pizten dituzte.

Halaber, ikerketaren arabera, krisiak bizilagunen arteko harremanak zaildu ditu, egoera ekonomiko zailaren ondorioz jendeari umorea txartu zaiolako, baina batik bat, askok kuotak ordaintzeari utzi diotelako.

Zehazki, galdeketan parte hartu duten herritarren % 32k auzokoren batekin kuota ordaindu ez izanagatik ika-mika izan dutela aitortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea