Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emazteari eta bi seme-alabei urteetan zehar tratu txarrak ematea egotzita
Dagoeneko 57 urteko atxilotua epailearen esku utzi dute, eta gizona aske uztea erabaki du, baina urruntzeko aginduarekin.
Agentziak | EiTB Media
57 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegunean, Barakaldon (Bizkaia), emazteari eta bi seme-alabei, horietako bat adin txikikoa, urteetan zehar tratur txar fisikoak eta psikologikoak ematea leporatuta.
Hezkuntza erakunde baten bidez Udaltzaingoa ohartarazi ondoren egin dute atxiloketa. Angel Madrazo Segurtasun zinegotziak jakitera eman duenez, etxeko eta genero indarkeria egotzi dizkiote atxilotuari.
Ikerbidea abiatu ondoren, atxilotua epailearen esku utzi dute. Gizona aske utzi dute, baina urruntzeko aginduarekin.
Udaltzaingoak arratsaldeko lehen orduan izan zuen gertakarien berri hezkuntza erakunde baten bidez. Zentroko arduradunak polizia-etxearekin telefonoz harremanetan jarri ziren.
Udaltzain bat berehala bertaratu zen, eta amarekin eta bi seme-alabekin hitz egiteko aukera izan zuen. Aitak familiako kide guztiak fisikoki erasotzen urteak eman dituela azaldu zuten guztiek.
Gainera, tratur txar psikologikoak eta mehatxu etengabeak izan direla adierazi zuten guztiek, Udalak zehaztu duenez.
Horregatik, gizona atxilotzeko operazioa martxan jarri zuen Udaltzaingoak, eta 23:00ak aldera atxilotu zuten.