Gizartea -

Epaiketaren ostean

Urdangarinek bere jarduerei berriro ekin die Washingtonen

Palmako dukea AEBen eta Brasilen arteko harremanen inguruko konferentzia batera joan da.

Iñaki Urdangarin. EITB
Iñaki Urdangarin. EITB
Iñaki Urdangarin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dudeak Washingtonen bere jarduerei berriro ekin die eta AEBen eta Brasilen arteko harremanen inguruko konferentzia batera joan da.

Konferentzia Woodrow Wilson zentroak antolatu du, eta Brasilen eta Estatu Batuen arteko harremanez aritu da, Dilma Rousseff Brasileko presidentea apirilaren 9an Barack Obama AEBetako buruarekin Etxe Zurian bilduko dela aurreikusita.

Konferentzian izan direnen artean Dan Restrepo Etxe Zuriko aholkulari nagusia eta Roberta Jacobson Latinoamerikako Estatuko idazkaria zeuden.

Palmako dukeak Washingtonen egiten du lan Telefonica Internacional multinazionalaren aholkulari moduan, Brasilen inbertsio handiak ditu honek, Latinoamerikako ekonomia egonkorrenetako eta garrantzitsuenetako bat dela kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea