Gizartea -

Uholdeak Gipuzkoan

Deba, Oria eta Urumea ibaiek gainezka egin dute Gipuzkoan

Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin eta Astigarragan, Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron, eta Oria ibaiak Andoainen.

Uholdeak Hernanin
Uholdeak Hernanin
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin

1:13

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri jasa handien eraginez, hainbat ibaik gainezka egin dute Gipuzkoan, nahiz eta egoera ez den larria. Oria ibaia da horietako bat, Andoainen gainezka egin baitu, Santakrutz zubiaren parean. Ur mailaren goraldia goizeko 05:30ak aldera gertatu da. Ibaiak, baina, bere egoera berreskuratu du eta oraingoz ez da arazo nabarmenik sortu. Dena dela, oraindik ere harro dator ibaia, beteta.

Hau ere zure intesekoa izan daiteke: Denboralearen zuzeneko kontaketa

Urumeak ere gainezka egin du eta Hernaniko futbol eta errugbi zelaiak hartu ditu. Astigarraga parean ere irten da ura bere bidetik.

Deba ibaiak, gutxienez bi puntutan egin du gainezka: Elgoibarren eta Mendaron. Mendaron gehienbat Altzola inguruan irten da ura bere bidetik, baserri batzuk inkomunikatuta utziz. Garagartza kalea itxi egin behar izan dute baina dagoeneko zabaldu dute.

Elgoibarren, Eibarrera doan bidegorriak, berriz, itxita jarraitzen du, eta ura gutxitzen ari bada ere, oraindik ordu batzutan itxita egongo dela ohartarazi dute. Ibaiak 21 zentimetro egin ditu behera azken orduetan, eta maila horian dago.

Urola ibaia ere ur askorekin doa eta maila horian dago.

Euria dela eta, goiz korapilatsua izan da errepideetan ere. Hala, 7:30ak aldera, istripu bat izan da N-1 errepidean, Beasainen, Irungo noranzkoan, eta bi pertsona arin zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Eibar bideoak Elgoibar Hernani albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Andoain Astigarraga albisteak Gaurko azken ordukoa Uholdeak