Gizartea -
Internet bidezko erosketak
Eroskik on line erosketen bidezko iruzurra jasan duela salatu du
Internet bidezko erosketetan "etengabeko iruzurra" jasan duela salatu du Eroskik. Antza, erosketak on-line egiten zituzten iruzurgileek eta etxean jaso ostean ez zituzten ordaintzen.
Erredakzioa
Eroskik on line erosketen bidez "etengabeko iruzurra" jasan duela salatu du Ertzaintzaren aurrean. Antza, iruzurgileek Internet bidez egiten zuten erosketaren eskaera, baina ondoren, etxean jaso ostean, ez zuten ordaintzen.
Eroskiren on line arloko gerenteak Basauriko Ertzain-etxean aurkeztutako salaketa batean jasotzen denez, iruzurgileek erosketen eskaera egiten dute, helbide bat ematen dute eta horrez gain baita ordainketa egiteko erabiliko duten kreditu txartelaren zenbakia ere. Hala ere, eskaera igorritakoan, bezero horiek ez dituzte ordaintzen.
Kasu horietako bat, hain zuzen, 2010eko martxoaren 5ean jazo zen Fuenlabradan. Emakume batek Internet bidez hainbat eskaera egin zituen, baina etxean jaso ondoren, ez zituen ordaindu.