Gizartea -
Datu orokorrak
Zibernauten % 11 besteen wifiaren bidez konektatzen dira Internetera
Wifi sare baten jabe diren zibernauten % 14k uste dute norbait bidegabe sartu dela euren sareetan azken hilabeteetan.
Erredakzioa
Zibernauten % 11,9 sarera beste erabiltzaile baten wifi konexio bidez sartzen dira, 2011ko bigarren lauhilekoan Espainiako Familietako haririk gabeko sareen segurtasunaren ikerketaren arabera.
Txostenak jakitera eman duenez, hamar erabiltzaileetatik zortzi Internetera ezaugarri horiek dituen sare baten bidez sartzen dira.
Gehienek euren "bideratzailearen" bitartez egiten dute /%74,1), % 25 sare publiko batera konektatzen dira eta % 11,9 Interneten lagun baten edo bizilagunaren wifiaren bidez sartzen da.
Wifi sare baten jabe diren zibernauten % 14k uste dute norbait bidegabe sartu dela euren sareetan azken hilabeteetan.