Gizartea -

KORONABIRUSA

Pfizer konpainia abenduaren 13an hasiko da 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako txertoa banatzen Europan

Hortaz, hasiera batean aurreikusi baino astebete lehenago iritsiko dira koronabirusaren aurkako txertoak Europar Batasuneko herrialdeetara. Joan den ostegunean eman zuen Sendagaien Europako Agentziak 5-11 urteko haurrak Pfizerren txertoarekin txertatzeko baimena.

Haur estatubatuar bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen. Artxiboko argazkia: Agentziak
Haur estatubatuar bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen
Haur estatubatuar bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen. Artxiboko argazkia: Agentziak

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pfizer konpainia abenduaren 13tik aurrera hasiko da 5 eta 11 urte arteko haurrentzako txertoa banatzen Europar Batasuneko herrialdeetan, hasiera batean aurreikusi baino astebete lehenago, Jens Spahn Alemaniako jarduneko Osasun ministroak Twitterreko bere kontuan iragarri duenez.

Joan den ostegunean, azaroak 25, Sendagaien Europako Agentziak (EMA) baimena eman zuen 5-11 urteko haurrei Pfizerren txertoa jartzeko.

Haurrei jarriko zaien dosia helduei jartzen zaienaren herena izango da. Gainera, hiru asteko tartea utziko da lehen dosiaren eta bigarrenaren artean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Txertoak Covid birusaren olatu berria Industria farmazeutikoa