Gizartea -

Krisia dela eta

Erregeak esan du gazteak langabezian egoteak loa kentzen diola

Gaur egungo krisia dela eta bizitzen ari garen une "zailetan" egin ditu adierazpenak, eta gazteei lana egitera eta ez amore ematera animatu die euren onerako.

Juan Carlos erregea. Argazkia: EFE
Juan Carlos erregea. Argazkia: EFE
Erregeak erreginari: 'Baina utzidazu apur bat hitz egiten!'

00:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos erregeak asteazken honetan gazteeak langabezian egoteak loa kentzen diola esan du, gaur egungo krisia dela eta bizitzen ari garen une "zailetan" egin ditu adierazpenok, eta gazteei lana egitera eta ez amore ematera animatu die euren onerako.

La Caixa 2011 bekak 124 ikasleri ematean esan ditu hitzok monarkak, eta finantza erakundeari gazteengan sinesten jarraitzeagatik eskerrak eman dizkio, nahiz eta "urte zail" batean egon.

Juan Carlosek anekdota bat izan du bere adierazpenak egitean, emanaldi musikalari aurrea hartu baitio, eta hori Erreginak jakinaraztean erantzun du: "Utzidazu une batean amaitzen. Berak nahiago du musika eta nik nahiago zertxobait hitz egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea