Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Zumarragan emakume bat bortxatzeagatik

Eraso matxista astelehenean gertatu zen erasotzaileak biktimari alokatutako etxean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Zumarragan (Gipuzkoa) emakume bat bortxatzeagatik.

Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, eraso matxista astelehenean jazo zen ustezko erasotzaileak eta biktimak partekatzen zuten etxebizitzan. Gizonak logela bat alokatu zion berriki emakumeari.

Emakumearen hitzetan, "hainbat egunez" ahozko jazarpena egin zion gizonak. Astelehen gauean, berriz, bortxatu egin zuen.

Ertzaintzak bart atxilotu du ustezko erasotzailea, sexu askatasunaren kontrako delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Zumarraga Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Goierri