Gizartea -

Osasun sexuala

Gazteen % 30ek sexu harremanak izango lituzkete kondoirik gabe

Gazteen herenek preserbatiborik erabili gabe sexu harremanak izango lituzkete ezagutu berri duen pertsona batekin, “konfiantzazkoa irudituz gero”, haren osasun egoerari buruz ezer ere jakin ez arren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Controlek, mota honetako antisorgailuak egiten dituen enpresak, egin duen inkesta batetik ateratakoak dira datu horiek. 2011n egin zieten galdetegia 18 eta 35 urte bitarteko 1.500 pertsonari, eta orain argitaratu berri dute.

Gazteen % 36,3k ezagutu berri dituzten pertsonekin harreman sexualak izaten dituztela aitortzen dute eta, kasu horietan, % 19k ez dute preserbatiboa beti erabiltzen. Ikerketaren arabera, HIESa eta transmisio sexualeko bestelako gaixotasunak hartzeko beldurra galdu egin dute gaur egungo gazteek.

Orohar, % 51k babeserako metodo gisa erabiltzen dutela esan dute.

Ahoko sexuari dagokionez, praktikatzen dutenen % 60k baino gehiagok ez dute kondoirik erabiltzen.

% 70en iritziz, gurasoek seme-alabekin sexu seguruaren garrantzia azpimarratuz haiekin hitz egitea eta preserbatiboak ematea izango litzateke egokiena.

%23k baino gehiagok ez dute kondoirik eramaten ligatzera joaten direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea