Gizartea -

Epaiketaren laugarren saioa

Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen neska-lagunak deklaratuko du gaur

Gazte azpeitiarraren defentsak sei lekuko deitu ditu gaur deklaratzera, auzipetuaren neskalaguna besteak beste.

Hilketa salatzeko Azkueren gertukoek egindako elkarretaratze bat. Irudia: EFE
Hilketa salatzeko Azkueren gertukoek egindako elkarretaratze bat
Amaia Azkueren krimena: Lekukoek deklaratzen jarraitzen dute

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Azkueren hilketa argitzeko epaiketaren laugarren saioa egingo dute gaur Donostiako Atotxako Epaitegian. Epaileak defentsak deitutako sei lekukoren deklarazioa entzungo du, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen neska-lagunarena besteak beste.

Auzipetuaren defentsak arrazoizko zalantza sortu nahi du. Azkueren hilotzaren ondoan aurkitutako DNA arrastoak, hatz-markak eta balin pistola auzipetuarenak direla frogatu den arren, defentsak dio horrek soilik auzipetua bertan izan zela frogatzen duela, horrekin ezin dela frogatu auzipetuak Azkue hil zuela.

Epaileak, guztira 69 lagun deitu ditu deklaratzera. Gaur, sei aditu-froga aurkeztuko dira, nagusiena, autopsia izango da. Ez da gorpuari eginiko azterketa bakarrik ezagutuko, inguruan aurkitutako ebidentzienak ere bai. Beste bost aditu-frogak teknikoak dira,Ertzaintzak eginiko lanaren ingurukoak.

Atzoko saioa

Donostiako Adingabeen Epaitegian lekukoek deklaratu zuten atzo.  Miguel Castells biktimaren familiaren abokatuak adierazi zuenez, lekukoek ez zioten ustezko hiltzaileari aurpegia ikusi. Krimenaren ustezko egilea ikusi zuen emakumeak ez zuen esan akusatua izan zela biktimaren autoan zeuden objektu batzuk edukiontzi batera bota zituena, baina Castellsek azpimarratu zuenez, ezeztatu ere ez zuen egin.

Halaber, Castellsek lekukoaren deklarazioa ahotan hartuta adierazi zuenez, bankuko segurtasun kamerek grabatutako irudietan agertzen den pertsonaren ezaugarriak eta lekuko horrek hilketaren egunean ikusi zuenarenak bat datoz.

Astearteko saioan, epaiketaren bigarren egunean hildakoaren senarrak eta bere gertuko jendeak deklaratu zuten, krimena gertatu zen egunean, 2011ko martxoaren 16an, Amaia Azkuerekin kafea hartu zuen lagunak hitz egin zuen, besteak beste. Amaia Azkueren hilotza urtegian  aurkitu zuten bi emakumeak ere epaitegian izan ziren.

Epaiketaren amaiera astelehenerako dago aurreikusita, baina litekeena da atzeratzea.

Ustezko hiltzaileak bere errugabetasuna defendatu du

Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak, 18 urteko gazteak, epaiketaren lehen egunean deklaratu zuen. Bertan bere errugabetasuna defendatu zuen.

Epaiketa Donostiako Adingabeen Epaitegian egiten ari dira, izan ere, akusatua adingabea zen krimena jazo zenean, 2011ko martxoaren 16an, 17 urte zituen. Ustezko hiltzailea joan den urteko abuztuan (18 urte bete behar zituen egunaren bezperan) Donostiako Adingabeen Fiskaltzara joan zen eta Azkue berak hil zuela aitortu zuen. Deklarazio horren ostean, Zumarragako Adingabeen Zentroan sartu zuten.

Sei hilabete geroago, ordea, berriro deklaratu zuen eta Azkue, berak ez, beste pertsona batek hil zuela adierazi zuen.

Balizko zigorra

hamar urteko kartzela zigorra eta beste bost urte zaintzapeko askatasunean
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea