Gizartea -

1.000 euro eskatzen zizkieten

Mehatxatu eta xantaia egin diete Azpeitiko adingabe batzuei

Arma bat aurkitu eta harekin joalean nola aritu ziren publikatu zuten Interneten. Pistolaren jabeak sarean informazioa ikusi eta adingabeak jazartzen hasi zen, dirua eskatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gizonezko bat atxilotu egin dute eta 16 urteko bat inputatu 13 eta 14 urte bitarteko adingabe talde bati xantaia egin eta hiltzearekin mehatxatzeagatik. Azpeitiko adingabeei 800 eta 1.000 euro ordaintzeko exijitu zieten txabola batean pistola bat aurkitu eta harekin jolasean aritu zirela jakin ostean Internet bidez.

Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera, otsailaren erdi aldera, 13 eta 14 urte bitarteko ikasle batzuek pistola bat aurkitu zuten Izarraitz auzoko txabola baten hondakinen artean, Azpeitiako hilerriaren inguruan.

Armarekin jolasean aritu ziren eta ondoren inguruko erreka batera bota zuten. Ordu batzuk geroago, adingabeetako batek Interneteko sare sozial batean komentatu zuen pistolarekin egindakoa.

Ustezko xantaiagileak informazioa ikusi zuen eta handik bi egunera adingabeetako bati hurbildu zitzaion, arma zegoen aurkitutako lekuan uzteko exijituta. Mutikoek horixe bera egin zuten hurrengo egunean.

Baina orduan atxilotuak hiltzearekin mehatxatzen hasi zitzaien eta 800 eta 1.000 euro arteko diru kopurua ere eskatu zien, pistola matxuratu egin zutela eta konpondu egin behar zuela aitzakiatzat jarrita.

300 euro ordaindu zizkioten

Adingabeak, beldurtuta, 300 euro eman zizkioten, baina xantailariak diru gehiago eskatzen jarraitu zuen.

Gertatutakoa salatu ondoren, Ertzaintzak ustezko erruduna atxilotu zuen asteartean; 26 urteko gizonezko bat da, eta aurrekariak ditu.

16 urteko adingabea ere inputatu dute delituetan parte hartu duelakoan, Ertzaintzaren azalpenen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea