Gizartea -
Indiara bidaia, atzeratuta
Txori batek lehendakariaren hegazkina jo du
Txori batek lehendakaria zihoan hegazkinarekin talka egin du eta abioia Loiura bueltatu behar izan da. Horrenbestez, Indiara bidaia egun batez atzeratu dute.
Erredakzioa
Ez-ustekoekin hasi da Patxi Lopez lehendakariak eta euskal enpresarien ordezkaritza batek Indiara egingo duten bidaia. Lehendabizi, lainoaren ondorioz, Loiutik Forondara joan behar izan dute, aireratu ahal izateko.
Forondan arazorik gabe hasi dute hegaldia, baina Parisera heldu aurretik (bertan egin behar zuten geldialdia Indiarako hegazkina hartzeko), txori batek lehendakariaren hegazkinarekin talka egin du eta abioia Loiura itzuli behar izan da.
Gauzak horrela, Indiako bisita ofiziala larunbatean hasiko dute, ostiral honetan barik. Nolanahi ere, agenda aurrikusita zegoen moduan bete ahal izango dute.