Gizartea -

eguraldia

Eusko Jaurlaritzak alerta fasean kokatu du uholde arriskuagatik aktibatutako plana

Osteguneko 09:00ak eta ostiraleko 15:00ak bitartean, EAE alerta laranjan egongo da, prezipitazio handiak espero baitira.

Gasteizen elurra egin du, eta zuri geratu dira kaleak. Argazkia: EFE.
Gasteizen elurra egin du, eta zuri geratu dira kaleak
Gasteizen elurra egin du, eta zuri geratu dira kaleak. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak asteazken gauean jakinarazi du EAEko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu duela uholde-arriskuaren aurrean, ibaien oraingo egoera eta datozen orduotarako aurreikusten diren prezipitazio iraunkorrak kontuan hartuta. Osteguneko 09:00ak eta ostiraleko 15:00ak bitartean, EAE alerta laranjan izango da, euriagatik.

Jarraitu denboralea zuzenean, hemen.

Alerta-fase hori, Jaurlaritzak zehaztu duenez, "adierazi ez diren baina gerta daitezkeen larrialdiak aurreikusten direnean aktibatzen da, hau da, egoera ikusita, eta egoera horrek okerrera egiten badu, larrialdi hori gerta daitekeela ikusten denean". Fase horrek, besteak beste, egoeraren etengabeko jarraipena egitea dakar.

Halaber, ibai-arroen eta Zadorrako sistemako urtegien (Uribarri-Ganboa, Urrunaga eta Bostibaieta) egoeraren etengabeko jarraipena egiten ari dira.

Donostiako Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Zurriolako kai-muturra itxi dituzte olatu handiengatik
Donostiako Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Zurriolako kai-muturra itxi dituzte olatu handiengatik
Donostiako Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Zurriolako kai-muturra itxi dituzte olatu handiengatik

1:59

Elurra eta euria

Eusko Jaurlaritzak meteorologia-abisu batzuk ditu indarrean, denboralearen bilakaera ikusita. Hain zuzen ere, osteguneko 09:00ak arte, indarrean izango da abisu horia elurragatik; 600-700 metrora egingo duela iragarri dute, baina pixka bat beherago ere ari da botatzen, Gasteizen kasu. Arabako hiriburua zuriz jantzi da asteazkeneko azken orduetan.

Aurreikuspenen arabera, elur-mailak nabarmen egingo du gora goizetik aurrera, baina euriak sortuko du orduan kezka handiena; izan ere, osteguneko 09:00etatik ostiraleko 15:00etara, alerta laranja izango da indarrean, prezipitazio handiak esparo baitira.

Abisu horian dago gaur Euskal Herriko barnealde osoa elurragatik
Abisu horian dago gaur Euskal Herriko barnealde osoa elurragatik
Abisu horian dago gaur Euskal Herriko barnealde osoa elurragatik

1:23

Testuinguru horretan, Bilboko Udalak gomendatu du autorik ez aparkatzea uholdeak egon litezkeen guneetan, eta ez du baztertzen Itsasadarrak gainezka egitea hirian. Hortaz, adi izango da, gerta litekeen edozer gertakariri aurre egiteko.

Udalak ohiko prebentziozko neurriak hartzeko eskatu die herritarrei; ahal izanez gero, errepide bidezko joan-etorriak saihesteko, besteak beste. Hori bai, autoa erabili behar izatekotan, kontu handiz egiteko eskatu du, batez ere toki zabalak, lurpeko pasabideak eta urak harrapatzeko arriskua duten eremuak zeharkatu behar izanez gero.

Gainera, urak hartu dituen espaloi eta errepideetatik ez ibiltzeko eskatu du, erortzeko arriskua dagoelako, eta luiziak izateko arriskua dagoen tokietan kontuz ibiltzeko.

Gainera, osteguneko 07:00etatik 09:00etara, abisu horia izango da kostaldean, olatu handiak egongo baitira; hain zuzen, olaturik handienen batez besteko altuera 3,5-4 metrokoa izango da ordu horietan. Halaber, ostegunean eta ostiralean, abisu horia izango da lehenengo bi milietan, nabigaziorako.

Une oro eguraldiari buruzko informazio eguneratua kontsultatzeko eta zure argazkiak bidaltzeko aukera duzu eitb.eus-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea albisteak Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea