Gizartea -
Kanpaina
Elizak 'betirako lanpostu bat' promestu die apaiz izan nahi dutenei
Espainiako gotzainek bizimodu "zirraragarria" izango dutela promestu die, kanpaina baten baitan.
Erredakzioa
Eliza katolikoak "bizimodu zirraragarria" eta "betirako lanpostua" promestu die apaiz izan nahi dutenei, martxoaren 19an Apaiztegiaren Eguna dela-eta abiatutako kanpaina baten baitan.
"Ez dizut soldata handia promesten, betirako lanpostu bat promesten dizut", esaten du gazte batek Espainiako Gotzainen Konferentziak (CEE) aurkeztutako iragarki batean.
Iragarkian beste hainbat pertsona agertzen dira, apaizak guztiak, kanpaina egiten: "Ez ditut promesten zure gertukoek ulertzea, zuzen jokatu duzula jakingo dutela promesten dizut", "Ez dizut erabaki errazik promesten, inoiz ez zarela damutuko promesten dizut" eta abar.
Aipatu promesak 100 epaile inguruk emandako erantzunen bitartez garatu dituzte.
Kanpaina YouTuben, Facebooken eta Twitterren zabaldu dute, eta 7.000 euroko kostua izan du. Isidro Catela CEEko Informazio zuzendariaren esanetan, kostua "barregarria" izan da, hedapena oso handia izango ei dela kontuan hartuta.
CEEren datuen arabera, 2011-2012 ikastaroan aurrekoan baino 51 apaizgai gehiago daude, hots, % 4,2 hazkundea izan dute.