Gizartea -

Zirkulazioa

Ertzaintza Arrateko istripuaren lekukoak bilatzen ari da

59 urteko gizonezko bat hil zen amildegi batetik behera erorita eta atzo goizean aurkitu zuten. Biktimaren familiak asteartean salatu zuen desagerpena.

Ertzaintza Arrateko istripuaren lekukoak bilatzen ari da. Argazkia: EITB
Ertzaintza Arrateko istripuaren lekukoak bilatzen ari da.
Ertzaintza Arrateko istripuaren lekukoak bilatzen ari da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza lekukoak bilatzen ari da Eibarren (Gipuzkoa), Arrateko gainera bidean, gertatu zen auto-istripua argitzeko asmoz. Ermuko 59 urteko gizon bat hil zen ezbeharrean, autoan zihoala amildegi batetik behera erorita.

Atzo goizeko bederatziak baino lehentxeago pertsona batek larrialdi zerbitzuei abisatu zien Mitsubishi etxeko auto bat amildegi batean erorita ikusi zuela ohartarazteko.

Dirudienez, autoa errepidetik irten eta altuera handi batetik behera erori zen. Haindik metro batzuetara 59 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten.

Biktimaren senideek asteartean salatu zuten desagerpena, izan ere, igandetik ez zuten ikusi.

Ertzaintza gertatutakoaren lekukoak bilatzen ari da, baita ezbeharra gertatu aurretik gizonarekin egon ziren pertsonak ere. Lekukoak Gipuzkoako Trafiko unitatearekin jar daitezke harremanetan 943 53 91 25era deituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea