Gizartea -

Koronabirusa

465 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan

Bezperan baino ia 200 gutxiago dira, baina atzokoa jaieguna izaki, proba gutxiago egin ziren. Hortaz, ohiko jaitsiera da honakoa.

Gizon bat, maskara aldean eta aterkia eskuan. Argazkia: EFE
Gizon bat, maskara aldean eta aterkia eskuan.
Gizon bat, maskara aldean eta aterkia eskuan. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, 465 positibo berri zenbatu dituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Bezperan baino 190 gutxiago dira, baina atzokoa jaieguna izaki, proba diagnostiko gutxiago egin ziren, eta, hala, logikoa da positibo gutxiago hauteman izana. Duela astebete baino 99 gutxiago baina duela 14 egun baino 126 gehiago dira.

Tafallan 40 kutsatze erregistratu dituzte. Tutera da kaltetuenenen zerrendan bigarren, 21 positiborekin, eta Zangoza, hirugarren, 20rekin. Aipatzeko modukoak dira Sarrigurengo 19ak edo Berriozarko 14ak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea