Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat hil da Igoako baserri batean karbono monoxidoa arnastuta
Antza, lotara joan aurretik piztu duen berogailuak eragin du monoxido karbonoa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
83 urteko gizon bat hil da Igoako baserri batean matxuratutako berogailu batek eragindako karbono monoxidoa arnastuta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Larrialdi zerbitzuek 20:40 inguruan jaso dute abisua. Siestara joan aurretik, berogailua piztu du gelan, eta, lehen zantzuen arabera, behar bezala ez zebilenez, karbono monoxidoa isuri du.
Baserrian bizi den beste lagun batek laguntza eskatu du, eta laster bertaratu dira mediku bat eta suhiltzaileak.
Iritsi direnerako, gizona hilda zegoen, eta suhiltzaileek karbono monoxido maila altuak neurtu dituzte gelan.
Foruzaingoak ikerketa jarri du abian gertakaria argitzeko, eta hilotza Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egitera.