Gizartea -

Bilbao Exhibition Centre

Eguberrietako Haur Parkea bigarren urtez jarraian bertan behera utzi du BECek

Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "erabakia hartzea ez da erraza izan, baina une honetan erantzukizuna nagusi izan behar da".

Parque Infantil de Navidad de 2018. Imagen obtenida de un vídeo de EiTB Media.
Parque Infantil de Navidad de 2018. Imagen obtenida de un vídeo de EiTB Media.
Parque Infantil de Navidad de 2018. Imagen obtenida de un vídeo de EiTB Media.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguberrietako Haur Parkea bigarren urtez jarraian bertan behera uztea erabaki du Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrek, iaz gertatu bezala, covid-19 pandemiaren ondorioz.

Publikoaren profila eta ekitaldiaren dinamika bera kontuan hartuta, Eguberrietako Haur Parkearen antolatzaileek erabakia hartu behar izan dute, osasun egoerak berriro okerrera egin ondoren, BECek ohar batean azaldu duenez.

Zentzu horretan, Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "erabakia hartzea ez da erraza izan, baina une honetan erantzukizuna nagusi izan behar da".

"Segurtasun protokolo berezi batean azken unera arte lan egin dugu, baina, zoritxarrez, zenbakiak kaskarrak dira, eta umeena kolektibo zaurgarria da. Datorren urtean ilusio handiagoarekin itzuliko gara", esan du Basañezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Gaixotasunak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Umeak Koronabirusa