Gizartea -
Eguraldia
Udaberri euritsua
Euskalmetek iragarri du udaberria oso beroa izango dela, baina ekaitz ugari ere izango direla.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri du udaberria beroa eta euritsuagoa izango dela. Astronomikoki, martxoaren 20ko 06:14an hasiko da udaberria.
Apirilean, Mediterraneo aldean presio baxuak izango dira nagusi eta noizbehinka iparraldeko haizeak sor daitezke. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan zaparradak egon daitezke, eta kota ertainetan elurteak.
Maiatzean eta ekainean, Iberiar Penintsulako presio baxuak direla eta, ezegonkortasuna eta zaparradak egon daitezke.
Tenperaturei dagokienez, apirilean tenperatura normalak izan daitezke, maiatzean eta ekainean aldiz, tenperaturak normalean baino altuagoak izan daitezke.
Iragarpena epe ertainera
Euskalmeten arabera, azken egunotan udaberri aurreratua izan dugu, baina asteburu honetan eguraldia aldatu egingo da, ezegonkortasuna bueltatuko da eta euria egin dezake.
Horrez gainera, igandetik (martxoak 18) aurrera, eta datorren astea ia osoan tenperaturak behera egingo du eta euria egin dezake, Iberiar Penintsulako iparraldean sortuko den aire hotzako poltsaren eraginez. Kota ertain eta altuetan elurra egin dezake.
Beharbada, udaberrira neguko eguraldiarekin sartuko gara, martxoaren 23ra arte gutxienez. Egun horretatik aurrera, presio altuak buelta daitezke eta egonkortasuna.