Gizartea -

UHOLDEAK

Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko

Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.

Azkoienen hainbat bide daude itxita. Argazkia: Aitor Perez (EITB Media)
Azkoienen hainbat bide daude itxita.
Azkoienen hainbat bide daude itxita. Argazkia: Aitor Perez (EITB Media)

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotako euriteek arazo ugari eragin dituzte errepideetan, eta arazoak daude oraindik ibilgailuen joan-etorrirako Euskal Herriko hainbat errepidetan, bigarren mailakoetan, batez ere.

NAFARROA: errepideen egoerari buruzko azken orduko laburpena, Foru Gobernuaren webgunean zabaldutako azken datuen arabera.

- Sunbilla: NA-1210 errepidea itxita, Arraizko benten eta Endarlatsaren artean, 29. kilometrotik aurrera, lur-jausiagatik.

- Carcar: NA-122 Lizarra-Carcar errepidea, 32. kilometrotik, uholdeengatik.

- San Adrian: NA-134 errepidea itxita, uholdeengatik, 52. kilometrotik aurrera.

- Faltzes: NA-6210 errepidea itxita, uholdeengatik.

- Azkoien: NA-128 Azkoien-Zarrakaztelu eta NA-6630 errepideak itxita, uholdeengatik.

- Funes: NA-6630 errepidea itxita, 3. eta 5. kilometroen artean, uholdeengatik.

- Castejon: AP-15 Nafarroako autobideko ezkerreko erreia itxita, uholdeengatik eta N-113 errepidea itxita, uholdeengatik.

- Tutera: Ebroko zubitik hirirako irteera itxita (NA-8703), baita NA-126 Tutera-Tauste eta NA-134 errepideak ere, 5. kilometrotik, uragatik.

- Fustiñana: NA-5202 errepidea, Ribaforadarantz, itxita, uholdeengatik.

EAE:  errepideen egoerari buruzko azken ordukoaren laburpena, Eusko Jaurlaritzaren TRAFIKOA webgunean zabaldutako azken datuak kontuan hartuta.

- Artea: BI-3524 errepidea itxita, 24. kilometrotik, luiziagatik.

- Dima: BI-2543 errepidea itxita, Otxandio aldera, lur-jausiagatik.

- Igorre: BI-2543 errepidea itxita, lur-jausiagatik.

- Ezkio-Itsaso: GI-2635 errepidea itxita, lur-jausiagatik.

- Iruña Oka: A-3302, A-4358 eta A-4359 errepideak moztuta, uragatik.

- Aretxabaleta: GI-3131 errepidea itxita, lur-jausiagatik.

- Mallabia: BI-633 errepidea itxita, Arrangizganean (Markina eta Durango lotzen ditu) lur-jausiagatik.

- Erriberagoitia: A-3310 errepidea moztuta, Pobes aldera, uragatik.

- Errenteria: GI-3671 errepidea moztuta, zulo bategatik.

- Leintz Gatzaga: GI-627 errepidea moztuta, Eibar aldera (Maltzagatik), lur-jausi baten ondorioz.

- Irun: GI-3455 errepidea moztuta, lur-jausi baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Tutera Iparraldea Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak A8 autobidea gaur AP68 autobidea gaur Euskal Herriko ibaiak A-15 autobia Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Luiziak