Gizartea -

UHOLDEAK

Atera dute Bidasoako uretatik ostiralean desagertu zen Elizondoko gizonaren gorpua

Denboraleak Nafarroa iparraldean utzitako bigarren hildakoa da. Ostiralean, 41 urteko emakume bat hil zen Sunbillan, luizi baten ondorioz, etxola batek azpian harrapatuta.

Lesaka, gaur. Argazkia: Foruzaingoa.
Lesaka, gaur. Argazkia: Foruzaingoa.
Lesaka, gaur. Argazkia: Foruzaingoa.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean atera dute erreskate taldeko kideek Bidasoa ibaitik ostiraletik desagertuta zegoen Elizondoko bizilagunaren gorpua, Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Atzo eguerdian aurkitu zuten desagertutako gizonezkoaren ibilgailua ibaian hondoratuta, eta handik ordu batzuetara baieztatu zuen Nafarroako Gobernuak gizonezkoaren gorpua barruan zegoela. Gaur arte ezin izan dute gorpua atera, ezta ibilgailua ere, lanak bertan behera utzi behar izan baizituzten, ilundu egin zuelako. Uraren korronte handiak ere, asko zaildu ditu lanak.

61 urteko gizona ostiralean abiatu zen bere lantokira, Lesakako enpresa batera, eta ordutik ez zuten haren arrastorik.

Oronozko suhiltzaileek eta Uretako Erreskate Tadeak hartu dute parte bilaketa lanetan, Nafarroako Foru Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin elkarlanean.

Denboraleak Nafarroa iparraldean utzitako bigarren hildakoa da. Ostiralean, 41 urteko emakume bat hil zen Sunbillan, luizi baten ondorioz, etxola batek azpian harrapatuta.

DENBORALEAREN GORABEHERAK, ZUZENEAN

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Harri-jausiak