Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Igandean eguraldi nahasia izango da eta elur-mailak behera egingo du

Kostaldean 3,5 metrotarainoko olatuak direla eta, abisu horia ezarri dute iganderako eta astelehenerako.

Igandean eguraldi nahasia izango dugu. Argazkia: Javier Beltrán de Heredia.
Igandean eguraldi nahasia izango dugu.
Igandean eguraldi nahasia izango dugu. Argazkia: Javier Beltrán de Heredia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igandean eguraldi ezegonkorra eta nahasia izango dugu. Euria edonoiz egin dezakeen arren, bustitzeko aukera handiagoa izango da eguerditik aurrera eta kantauri isurialdean; goizean hego ukituko haizea ibiliko denez, giroa lasaiagoa izango da. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta neguko balioetara itzuliko da, gainera elurraren mailak behera egingo du eta egunaren amaieran 900-1000 m-ra kokatuko da. Trumoiak jotzeko arriskuarekin jarraituko dugu, bereziki gabean.

Kostaldean 3,5 metrotarainoko olatuak direla eta, abisu horia ezarri dute iganderako eta astelehenerako.

Astelehenean, hain justu, euriari eutsiko diogu oraindik ere eta asteartera arte itxaron beharko dugu eguraldiak hobera egin dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea