Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte EAEn genero indarkeria leporatuta

Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten atxilotutako 25 eta 43 urteko gizonezkoei urruntze agindua urratzea eta bikotekideari eraso egitea egotzi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 eta 43 urte bitarteko hiru gizonezko atxilotu dituzte larunbat honetan EAEn genero indarkeriarekin lotutako delituak leporatuta. Bilbon atxilotutakoari urrutze agindua urratzea egotzi diote. Gasteizen espetxera eraman dutenari, berriz, bikotekideari eraso egin izana eta Arrasaten atxilotutako gizonari emakume bati eraso egin izana leporatu diote.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Bilbon jazotako kasua bart eman da, urruntze agindu bat zuen 32 urteko gizonezko bat bikotekide ohiaren etxebizitzan sartu denean. Ondoren, besotik heldu dio eta emakumezkoa astindu du. Berarekin zegoen beste lagun batek Ertzaintza deitu du. Hau ikusita, ustezko erasotzaileak ihes egin du baina ertzainek atxilotu egin dute.

Gasteizen beste gizonezko bat atxilotu dute. Bikotekidearekin liskar bat izan ostean, etxebizitzako giltzak kendu dizkio eta aurpegian kolpatu du. Patruila bat Salburuko zonaldera bertaratu da eta 43 urteko ustezko erasotzailea atxilotu du bi delitu leporatuta: genero-indarkeria delitu batengatik eta agenteei eraso egiteagatik.

Azken kasua Arrasaten izan da (Gipuzkoa). Ertzaintzak abisua jaso ostean, etxebizitza batera joan da eta emakumezko bati eraso egiteagatik 25 urteko beste gizon bat atxilotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea