Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

1.680 salaketa eta 200 babes-agindu izan dira Hego Euskal Herrian indarkeria matxistagatik

Salaketek behera egin dute 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hala ere, Euskadin babesa duten emakumeen kopuruak % 42,8 egin du gora, 2020ko udan 84 izatetik aurtengoan 120 izatera pasa baita.

Irudia: Save the Children (Pablo Blázquez7)
Irudia: Save the Children (Pablo Blázquez7)
Irudia: Save the Children (Pablo Blázquez7)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.680 salaketa jarri dira eta 200 babes-agindu ebatzi dituzte Hego Euskal Herrian indarkeria matxistagatik urteko hirugarren hiruhilekoan. Euskadin 1.322 salaketa izan dira udan, hau da, 2020ko epe berean baino % 9,2 gutxiago. Nafarroan, berriz, % 17,7 jaitsi da kopurua; izan ere, aurten 358 salaketa jarri dira eta iaz 435.

Hala ere, Euskadin ebatzi diren babes-aginduak % 42,8 egin dute gora, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak astelehen honetan argitaratutako ikerketaren arabera, 2020ko udan 84 izatetik aurten 120 izatera igaro baitira. Txostenaren arabera, Foru Erkidegoan uztaila eta iraila bitartean 87 babes-agindu eta segurtasun agindu ebatzi dituzte, 2020an baino 8 gutxiago.

Salaketen kopuruak behera egin duenez, genero-indarkeriaren biktimen tasa 10.000 emakumeko 13tik 10,7ra jaitsi da Foru Erkidegoan, Espainiako Estatuan hiruhileko honetan izan den txikiena.

Oro har, emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegiek 45.091 salaketa erregistratu zituzten hirugarren hiruhilekoan Espainiar Estatuan, 2020ko epe berean baino % 5,2 gehiago, eta biktimen tasa 18,2koa izan zen, 2020an baino puntu bat handiagoa.

Txosten horren arabera, indarkeria matxistaren gorakada bigarren hiruhilekoan hasieran kokatu behar da, orduantxe hasi baitzen goranzko joera, pandemiak eragindako murrizketa gehienak kendu ostean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea