Gizartea -
Zauriak bularrean
Indarkeria zantzuak dituen emakume baten gorpua aurkitu dute Malagan
Zaintzen zuen adinekoaren etxean aurkitu dute 55 urteko emakumezkoa. Arma zuri batek ustez eragindako zauriak ditu bularrean eta Polizia inguruko lagunak ari da ikertzen.
Erredakzioa
Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu dute Fuengirolan (Malaga) zaintzen zuen adinekoaren etxean. Emakumezkoak arma zuri batek ustez eragindako zauriak ditu bularrean.
Jazoera ikertzen ari diren iturriek esan dutenez, etxebizitzan 90 urteko adinekoa eta haren zaintzailea bakarrik bizi ziren. Poliziak adinekoaren partehartzea errefusatu du, ohean mugitu ezinik dagoelako. Halaber, etxeko ataria itxita zegoen. Hori dela eta, emakumezkoaren inguruko lagunak ari dira ikertzen.
Polizia Nazionalak atzo, 19:00ak inguru, jaso zuen gertaeraren abisua eta etxera heltzean, emakumezkoaren gorpua aurkitu zuen egongelan. Emakumea errusiarra zen eta Poliziak esan duenez, jazoera Los Bolinches herrian izan da. Epaileak baimena eman ostean, gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.