Gizartea -
Alacanten
Abokatua zela esan eta presoei iruzur egiteagatik atxilotu dute
Atxilotua sarri joaten zen epaitegietara preosen inguruko informazioa eta dokumentazioa lortzeko, batez ere preso atzerritarrena, eta horien artean bere biktimak aukeratzen zituen.
Erredakzioa
Poliziak abokatu faltsu bat atxilotu du Alacaten, ustez kartzeletako presoei iruzur egiteagatik. Atxilotuak aske geratzea lortuko ziela esaten zien diru truke, Lurraldeko Polizia-etxeak aditzera emandakoaren arabera.
Ustezko iruzurtiak 59 urte dauzka eta Belgikakoa da. Gaizkile ezaguna da eta epaitegietan zenbait auzi pendiente ditum iturri berberen arabera.
Atxilotua sarri joaten zen epaitegietara presoen inguruko informazioa eta dokumentazioa lortzeko, batez ere preso atzerritarrena, eta horien artean bere biktimak aukeratzen zituen.
Ondoren beraientzako lan egitea eskaintzen zien, eta diru-truke, aske geratzea lortuko zuela esaten zien.
Intrusismoa eta iruzurra
Aipatutako ituerrien arabera, atxilotuak 3.000 euro eskatu zizkion preso baten senide bati izapideak martxan jarri eta presoaren askatasuna lortzeko.
Senideek dirua ordaintzeari uko egiten bazioten, atxilotuak familiakoak eta presoa bera beldurtu egiten zituen laguntza barik kartzela-zigorra handiagoa izango zela esanda.
Ustezko iruzurtia Elxeko guardiako epaitegiaren esku utzi dute, intrusismo eta iruzur delituak egotzita.