Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroan 650 positibo berri zenbatu dituzte

Birusak Tutera kolpatu du berriro ere gogorren: egun bakarrean 48 kutsatze hauteman dituzte Erriberako herrian.

Lodosan egindako baheketa baten irudia. Argazkia: EFE
Lodosan egindako baheketa baten irudia.
Lodosan egindako baheketa baten irudia. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 649 kutsatu berri zenbatu dituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Duela astebete baino 184 gehiago dira, baina duela 14 eguneko datuarekin alderatuta, igoera apalagoa atzeman daiteke (+85). Beraz, atzo Santos Indurain Osasun kontseilariak nabarmendutakoa berretsi dute datuek.

Udalerri eta auzoen datuei erreparatuta, Tutera da berriro denen buru, 48 positiborekin (bezperan 42 izan ziren). Sarrigurenen 25 zenbatu dituzte, eta Barañainen eta Iruñeko Arrotxapea auzoan, 23na. Iruñeko II. Zabalgunean 20 kasu hauteman dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Berriozar Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea