Gizartea -

Koronabirusa

LABI teknikoak Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak saihesteko gomendioa eman du

Ospatzekotan, "ekitaldiak inguruabarretara eta baldintzetara" egokitzea eskatu die EAEko hiru hiriburuetako udalei eta Eudeli.

Errege Magoak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Errege Magoak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Errege Magoak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABIren batzorde tekniko-zientifikoak Eguberrietako ekitaldi tipikoak eta klasikoak saihesteko gomendioa eman du, esaterako Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak, edo "gutxienez pandemia aurreko estilora ez egitea". Ospatzekotan, "ekitaldiak uneak eskatzen dituen baldintzetara" egokitzea eskatu du. 

LABIren Batzorde Teknikoak hiriburuetako alkateei eta Eudeli egungo egoera epidemiologikoari eta Gabonetan egiten diren ekitaldiei buruz egindako txostenean jaso da gomendio hori.

Txostenean ohartarazi duenez, egoerak erakusten du, alde batetik, egoera epidemiologikoak "okerrera" egin duela eta osasun-sistema "tentsionatu" egin dela, ospitaleratzeak areagotuz, batez ere zainketa intentsiboetako unitateetan.

Horrekin batera, gogorarazi du Gabonetakoa "elkarreragin sozial handiko" garaia izan ohi dela, joan-etorriak, familiako eta laneko juntadizoak, eta txikienentzako jarduerak.

Hori dela eta, LABIren batzorde tekniko-zientifikoak hiru hiriburuetako udalei eta Eudeli gomendatu die Olentzero, Erregeen Kabalgata edo "pandemiaren aurretik ohikoak ziren eta antzeko ezaugarriak dituen beste edozein ekitaldi" ez egiteko, "covid-19aren transmisioa areagotzeko arriskuagatik", ezagun baitira "areagotze horrek osasun-sisteman eta pertsonen osasunean dituen ondorioak".

LABIren batzorde teknikoak adierazi duenez, ekitaldi horietan, euren izaeragatik beragatik, murriztu egiten dira covid-19aren aurkako prebentzio-neurriak, hala nola distantzia soziala, inguruan elikagaiak eta edariak hartzeko maskara kentzea; joan-etorriak ere areagotu egiten dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gabonak Olentzero Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Errege magoak Koronabirusa LABI Osasun larrialdia