Gizartea -
Hego Korean
Boleibol jokalari batzuk betiko zigortu dituzte iruzur egiteagatik
Futbolean eta beisbolean ere zabaldu dira emaitzak manipulatzeko sareak, eta zigor gogorrak jarrita egingo diete aurre iruzur horiei.
Erredakzioa
Hego Koreako boleibol federazioak hamaika jokalariri jokatzeko debekua ezarri die azpijokoa egiteagatik. Iruzur egiten omen zuten eta azken denboraldian zortzi partida manipulatu omen dituzte. Gainera, azpijokoa futbolean eta beisbolean ere erabiltzen zuten.
Zigor gogor hau egoera hauekin behin betiko amaitzeko herrialdeak duen estrategiaren testuinguruan kokatu behar da. "Jokalarien heziketa areagotuko ditu azpijokoak ekiditeko", esan du federazioko bozeramaileak.
Joan den astean, Daegu barrutiko fiskaltzak 27 beisbol eta boleibol jokalari akusatu zituen antzeko delituengatik. Gainera, Hego Koreako futbol federazioak txapelketa bat bertan behera uztea erabaki du lehengo urteko eskandalua errepikatzea ekiditeko, izan ere, 50 jokalari inguru atxilotu zituzten.