Gizartea -

Lanbideren aurkako erasoa

Ezker abertzalearen ustez 'lekuz kanpo' dago Aguraingo 'ekintza'

Lehergailu bat zartarazi dute Lanbideren egoitzaren aurrean. Ezker abertzalearen hitzetan, horrelako ekintzak ''ez dira bere estrategiarekin bateragarriak eta indarrak batzea oztopatzen dute''.

Lanbideren egoitzak Agurainen izadako erasoa. Argazkia: EITB
Ezker abertzalearentzat 'lekuz kanpo' daude horrelako 'ekintzak'
Lanbideren egoitzak Agurainen izadako erasoa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Agurainen (Araba) izandako leherketa eta gisa horretako ''ekintzak'' ''lekuz kanpo'' daude eta ''indarrak batzea oztopatzen dute'', ezker abertzalearen ustez. Lehergailu bat zartarazi dute gauerdian, Lanbideren egoitzaren aurrean; ia ez du kalte materialik egin eta suhiltzaileek ez dute bertaratu beharrik izan.

Horrelako ekintzak bere estrategiarekin bateragarriak ez direla esan du ezker abertzaleak ohar batean. ''Krisi ekonomiko larria bizi dugun honetan langileak bere eskubideen etengabeko murrizketa pairatzen ari dira. Egoera horri aurre egiteko beharrezkoa da indarrek bat egitea, eta horrelako ekintzak bat egite hori eta gizartearen erantzuna sustatzeko oztopo dira'', esan dute oharrean.

Ildo horretan, ''erantzun masibo eta sendoa emateko aukera paregabea da martxoaren 29ko greba orokorra'', ezker abertzalearen esanetan.

Bart Agurainen (Araba) izandako leherketa eta gisa horretako ''ekintzak'' ''lekuz kanpo'' daude eta ''indarrak batzea oztopatzen dute'', ezker abertzalearen ustez. Lehergailu bat zartarazi dute gauerdian, Lanbideren egoitzaren aurrean; ia ez du kalte materialik egin eta suhiltzaileek ez dute bertaratu beharrik izan.Horrelako ekintzak bere estrategiarekin bateragarriak ez direla esan du ezker abertzaleak ohar batean. ''Krisi ekonomiko larria bizi dugun honetan langileak bere eskubideen etengabeko murrizketa pairatzen ari dira. Egoera horri aurre egiteko beharrezkoa da indarrek bat egitea, eta horrelako ekintzak bat egite hori eta gizartearen erantzuna sustatzeko oztopo dira'', esan dute oharrean.Ildo horretan, ''erantzun masibo eta sendoa emateko aukera paregabea da martxoaren 29ko greba orokorra'', ezker abertzalearen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Lanbide albisteak Gizartea Albisteak Gaur Agurain bideoak Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla