Gizartea -

Indarkeria matxista

Urruntzeko agindua urratu eta bikotekide ohiari eraso dio Bilbon

Gizonezkoa indarrez sartu da bikotekide ohiaren etxean, eta bertan heriotza mehatxuak eta eraso egin dio. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon, urruntzeko agindua urratzea, bikotekide ohiaren etxebizitzan indarrez sartzea, heriotza mehatxu egitea eta erasotzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa atzo jazo zen, 13:00etan, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean. Ordu horretan, gizonezkoa bikotekidearen etxebizitzara bertaratu zen, eta emakumeak, beste pertsona bat zela pentsatuta, atea ireki zion. Orduan, gizona indarrez sartu zen, betiere biktimaren esanetan, eta barruan lepotik hartu eta heriotza mehatxuak esan zizkion.

Ertzainak iritsi zirenean, gizonezkoa etxe barruan zegoen oraindik, eta atxilotu egin zuten. Hark, baina, aurre egin zien, eta agenteetako bati eraso egin zion.

Geldiaraztea lortu zutenean, atxilo eraman zuten, genero indarkeria, urruntzeko agindua urratzea eta agenteei aurre egitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea