Itxi

Gizartea

GABONETAKO LOTERIA

42833 zenbakia, laugarren sarietako bat, Bilbon eta Laudion saldu da

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

220.000 euro utzi ditu Bilboko Azkarreta administrazioan eta 200.000 euro Laudion. Sari hau oso banatuta egon da.

  • Gabonetako Loteria

    Gabonetako Loteria. Argazkia: EFE.

Bilbok eta Laudiok 42833 zenbakiaren zati bat saldu dute; hau izan da 2021eko Gabonetako Loteriaren zozketa bereziaren laugarren sarietako lehena. 220.000 euro utzi ditu Bilboko Azkarreta administrazioan eta 200.000 euro Laudion.

10:59an atera da augarren taulako bederatzigarren alanbrean eta oso sari banatuta izan da, Espainia osoko 120 administrazio baino gehiagotan saldu baita.

Sari hau banatu duten administrazio ugarien artean, Bilboko Areatzako 1. zenbakian dagoena eta Laudioko Arabako udalerriko Zumalakarregi kaleko 3. zenbakian dagoena daude. Estatuko Loteria eta Apustuen datuen arabera, 1,1 eta serie 1 zituzten esleituta, hurrenez hurren.

El Espinar (Segovia), Comillas (Kantabria), Sevilla, Elche eta Benidormen (Alacant), Manises (Valentzia), Llanes (Asturias) eta Santanderren ere saldu da.

Bigarren laugarren saria

91179 zenbakia izan da laugarren sarietako bigarrena. 11:11n atera da, zozketan bi ordu bete direnean.

Bigarren laugarren hau Pontevedran saldu da batez ere (92,1 serie), baita Illa de Arousan eta Caldas de Reisen (38 serie), eta Jaenen (34). Jaen, Alacant, Errioxa, Madril, Murtzia, Santa Cruz Tenerifekoa, Toledo, Granada, Huelva, Soria, Asturias, A Coruña eta Huescako administrazioetan ere saldu da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena