Gizartea -
Legez kanpoko tretza Getxon
200 amuko arrantza-aparailua atzeman dute Galean
Profesionalek arrantza-aparailua erabiltzeko baimena dute, baina partikularrek guztiz debekaturik dute. Lupia arrantzatzeko ohiko teknika da.
Agentziak | EiTB Media
Guardia Zibilak 800 metro luzera eta 200 amuko tretza atzeman du Galeako (Getxo, Bizkaia) itsaslabarretan.
Tretza arrantzuan nylon lerro bat botatzen da itsasora amuz josita. Arrantza selektiboa da, baina beste espezie batzuk harrapa ditzake, eta itsasoko faunari zein florari kalteak eragin, denbora luzez jarrita baldin badago. Lupia arrantzatzeko ohiko teknika da.
Profesionalek metodoa erabili dezakete, baina asteburuan ezin da, atseden egunak baitira. Esparru partikularrean erabiltzea guztiz debekaturik dago.
Guardia zibilek iragan larunbat iluntzean aurkitu zuten Galeako itsaslabarretan. Asteburua zenez, kendu zuten.
800 metro inguruko luzera zuen arrantza-aparailuak. 10 edo 15 metroko amu bat zuen jarrita karramarroarekin. Ez zuen harrapakinik amuetan.
Guardia Zibilak herritarren laguntza eskatu du tretza jarri zuen pertsona identifikatzeko.